XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

geldi geldi
lainoz jantzi haiz heure baitan sor dadin
isiltasuna
urrutian da
hark bere esku enborgainera luzatuari begiratzen dion lekua
eta mosu ematen dio
eta laztandu egiten du bere eskumutur dizdizaria
hire gogoa osoan hartzen din orain
haren gelditasunak
baina haren jarrera hiregana
lanbrotan heltzen zain
haren sorbalda hamaika angelukoak bakarrik du
ahots garbia
eta atzera egiten dun burua
Distantzia bere jantzia bezain amaiezina da.

Kondu brodatuek dirdir egiten dute haren bizkar gainean
liburu baten azkata ñimiñoek ere dirdir egiten diten
hire eskuetan:
Arrotz egin behar du inondik
hura bizindar huts denik pentsatzeak
eta hark nirnir egiten du
sumatzen dun aldameneko koartoan nola dagoen pilpiraz
hire gelditasunak paretak marrazten dituen bitartean
paretak
eta orain bere pisu guzia lurrera botatzen du kanpoan
oraindik entzun egiten duzu bere giltza
soinua zuregandik hain hurbil
itsatsita geratua
bere zelatan egotea hain da penagarri,
non lurrera baino lehen bere ile kilmin batzuk jaso ditudan.

Bere gogoak uraren patinak irudikatzen ditu
argi ematen duen leihoa
sutan erdiurreztatuak erretratoak
eta zure hatzak
leiho baten
markoaren, koadroaren
iluntasunean
pausatzen dira,
eta zure hatz moreztak deika daude
.